|
Azken Buber sarietako irabazleak:
|
2006ko Buber Sariak Bilbon maiatzaren 17.an (Internet Eguna) eman ziren
Jardunbidea:
Arauak hemen eskura ditzakezu (180 K)
1. Euskal web gune guztiek har dezakete parte: pribatuak, merkataritza web guneak edota erakundeenak.
2. Euskal web gunetzat Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Zuberoa edo Lapurdiko web gunea hartuko da, edota bertan kokatutako edo sortutako enpresa edo pertsonaren batek garatutako web gunea. Euskal diasporako web guneak ere onartuko dira, jorratutako gaiak Euskal Herriarekin lotura estua izanez gero.
3. Internauta bakoitzak kategoria bakoitzeko web gune bakarra bozkatu dezake, horretarako web gune honetako bozketa panela erabiliz. Internauta bakoitzak behin baino gehiagotan bozkatu ez dezan aurretik erregistratzea eska daiteke.
4. Bozketa hiru fasetan burutuko da:
- Hautagaitzen igorpena eta bozketa. Bozketa honetan kategoria bakoitzeko hamar web gune aukeratuko dira
- Kategoria bakoitzeko hiru finalistak aukeratzeko epaimahaiaren bozketa.
- Kategoria bakoitzeko irabazlea aukeratzeko internauten arteko azken bozketa.
- Urteko euskal web gunerik onena eta Euskadin Informazio-gizartearen hedapenean gehien lagundu duen pertsona aukeratzeko epaimahaiaren azken bozketa
5. Epaimahaia 30 euskal internauta entzutetsuk osatuko dute. Hauek, aldez aurretik internautek aukeratutako hamar web guneak bozkatu dituzte 1 eta 10 bitarteko puntuazioa emanaz.
6. Kategoria guztien artean urteko web gunerik onena aukeratuko duena ere epaimahaia izango da. Bozka sekretua izango da eta baliogarria izan dadin hautagaitzak jaso ondorengo 5 egunetan iritsi beharko da. Bozkatzean epaileek irizpide hauek izango dituzte kontuan: egindako ahalegina, kalitate artistikoa eta diseinuarena, egituraketa, erabilgarritasuna, eskuragarritasuna, negozio edo zerbitzu publiko sena eta edukien aberastasuna. Epaileren batek ebaluatu beharreko web guneren batekin zuzeneko edo zeharkako harremana izango balu, ez bozkatzeko eskatuko litzaioke.
7. Bozketaren batean berdinketa egongo balitz, hautagaitzen harrera ordena nagusituko litzateke. Hau zehaztea ezinezkoa izanez gero, epaileek berdindutako web guneen artean bozketa bat egingo lukete.
|