castellano | français

Hautagai-fasea

Antolatzailea/Organizador:
internet euskadi
2003 Buber Sariak
Laguntzaileak/Colaboradores:
EuskaltelKonekta Zaitez
Komunikabide Ofizialak/Medios Oficiales:
Euskal Irrati Telebista

Nor da Buber:

  • Buber, Blas Pedro Uberuaga-k interneten erabiltzen duen ezizena edo "nick"-a da, eta Idaho-ra (EEBB) atzerriratutako euskal artzain batzuen semea da.

  • Fisiko honek 1994. urtean, 23 urte bakarrik zituenean eta Interneta jaio berria zenean, Euskal Herriaz soilik hitzegiten zuen lehenengo webgunea sortu zuen.

  • Urte luzez, bere orriak, euskal kulturaren gaineko informazioa ematen zuten erreferentzia nagusiena izan ziren.

  • Bere webguneak 1996. urtean dagoeneko Euskal Herriari buruzko 20 mega gordetzen zituen, lorpen itzela, egun museo bat izango balitz bezala gordetzen den webgunerako.

Zergatik hartzen dute "Buber" izena sari hauek?

Sari hauek entitate propioa izatea pentsatu zen, beraz izen berean Internet eta Euskal Herria identifikatu behar zuten. "Euskalweb", "Txapelweb", "Web-On" edo "Interbask" izenak pentsatu ziren.

Azkenean "Buber" izena erabiltzea pentsatu zen, izen orijinala, laburra, eta Internet zaharrari buruzko sentimenduz betetako izena; Euskal Herriaren historiaren zatia Interneten eta Internetetik kanpo dena. Hautapenean Xabier Ormaetxea legebiltzarkideak parte hartu zuen, Buberren laguna eta bere gurasoei Bizkaiko bazter guztiak erakutsitakoa.

Lauburu batez zeharkatutako 'B' bat Buber-en logotipoa da, eta euskaldunen %30ek erabiltzen dugun Internet global horren barruan, historia, berritasuna, eta identitatearen ikurra da. Buberrek Euskal Herriaren sarrera Interneten markatu zuen, eta kalitazteko eta guztiei irekitako Internet bat eraikitzeko bidea erakusten digu.


Posible gracias a:
Hostalia Alianzo
-ren laguntzaz