Antolatzailea Internet Euskadi
Buber sariak

Buber Sariak

Buber sariak 2012ko web eta proiektu hoberenentzat

2012ko Buber sarien 10. edizioko epaimahaiak honako web orri, blog eta Interneti loturiko proiektu teknologiko onenak saritu zituen saritu ditu:  

Proiektu solidarioenaren 2012ko Buber saria, berriz, trukea bultzatzeko Pagamesindinero.com plataformarentzat izan zen Neofis enpresaren teknologia erabiliz QR kodeen bitartez ekitaldian zehar mugikor bidez bozketa egin ondoren. Azkenik, Internet&Euskadi elkartearen ohorezko saria M-15 mugimenduak jaso zuen, gizartea eraldatzearen alde jarduteagatik.

Internet & Euskadiren 2012ko Buber sarien epaimahaia honako hauek osatu dute: Belén Sáez (ekintzailea, iWeekend Vitoria 2012 ekitaldiaren antolatzailea); Miriam Ansorena (ADW enpresa); Ana Vitorica (Eusko Jaurlaritza); Izartza Zorrozua (Euskaltel); Mikel Agirregabiria (Hezkuntza Berriztatzea); Venan Llona (ASLE); Jonatan Belarde (Internet & Euskadi); Ana Santos (Eventosfera); Lontzo Sainz (EITB); eta Eli Garcia (Mondragon Unibertsitatea).

Datorrena 2013 ekitaldian honako hauek parte hartu zuten: Asela Ortizek hackitibismoa eta gizarte berrikuntza izan zituen hizpide; Luis Fernándezek merkataritza elektronikoko proiektuetarako online marketinean dauden joerak aztertu zituen; Ainize Iriondok jabetza intelektualari buruz hitz egin zuen; Miguel Fernándezek prestakuntzaren etorkizuna azaldu zuen; eta Borja Pérezek mobile shopping izan zuen aztergai.