Antolatzailea Internet Euskadi
Buber sariak

Jardunbidea

1. Euskal web gune guztiek har dezakete parte: pribatuak, merkataritza web guneak edota erakundeenak.

2. Euskal web gunetzat Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Zuberoa edo Lapurdiko web gunea hartuko da, edota bertan kokatutako edo sortutako enpresa edo pertsonaren batek garatutako web gunea. Euskal diasporako web guneak ere onartuko dira, jorratutako gaiak Euskal Herriarekin lotura estua izanez gero.

3. Internauta bakoitzak kategoria bakoitzeko web gune bakarra bozkatu dezake, horretarako web gune honetako bozketa panela erabiliz. Internauta bakoitzak behin baino gehiagotan bozkatu ez dezan aurretik erregistratzea eska daiteke.

4. Bozketa hiru fasetan burutuko da:

    1.

    2. Bozketa honetan kategoria bakoitzeko hamar web gune aukeratuko dira

    3. Kategoria bakoitzeko irabazleak aukeratzeko epaimahaiaren bozketa.

5. Epaimahaia 10 euskal internauta entzutetsuk osatuko dute. Hauek, aldez aurretik internautek aukeratutako bost web guneak bozkatu dituzte 1 eta 10 bitarteko puntuazioa emanaz.

6. Bozkatzean epaileek irizpide hauek izango dituzte kontuan: egindako ahalegina, kalitate artistikoa eta diseinuarena, egituraketa, erabilgarritasuna, eskuragarritasuna, negozio edo zerbitzu publiko sena eta edukien aberastasuna. Epaileren batek ebaluatu beharreko web guneren batekin zuzeneko edo zeharkako harremana izango balu, ez bozkatzeko eskatuko litzaioke.

7. Bozketaren batean berdinketa egongo balitz, hautagaitzen harrera ordena nagusituko litzateke. Hau zehaztea ezinezkoa izanez gero, epaileek berdindutako web guneen artean bozketa bat egingo lukete.