Antolatzailea Internet Euskadi
Buber sariak

Prentsa

Nahi izanez gero, material grafiko hau erabil dezakezu:

Buber Sariak

Fitxategia deskargatu


Prentsa-oharrak:

Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian egin den ekitaldian, Buber sarien zortzigarren edizioko irabazleak saritu dira

Ekitaldira 200 pertsona baino gehiago inguratu dira, eta horien artean zeuden  epaimahaiko kideak: Iñaki Lakarra, Serafín Olcoz, Hernando Lacalle, Enrique Martín, Gorka Palazio, Eneko Knörr, Esteban Elorriaga, Félix Iturbe, Iker Sagasti eta Ana Malagón. Horiei guztiei, baita txostengileei ere,  txikito-edalontziz eta ardo-botilaz osaturiko sorta oparitu die antolakuntzak.

Sari-banaketaz gain, dagoeneko ezaguna egin den Datorrena 2011 ere burutu da. Aurten teknologia berrien inguruko sei adituk Interneten etorkizunari buruzko beren ikuspuntuak eman dituzte. Txostengileak Mikel Irizar (Softec-Internetekoa), Jorge de la Herrán (Agoranetekoa), Lontzo Sainz (EITBkoa), Javier Pérez Agote (Digital, 5ekoa), José María Martínez Burgos eta Pedro Alberto González (Datuak Babesteko Euskal Bulegokoak) izan dira.

2010eko edizio honetan, internautek aurretiko hautaketa bat egin dute, 1.100 botazioren bitartez, eta aurkezturiko 300 webetatik 24 finalista aukeratu dituzte.

Epaimahaiak 24 web finalisten artetik honako irabazle hauek aukeratu ditu, kategoria bakoitzeko bat (zortzi guztira):

  1. Blog korporatiborik onena
    http://www.nickdutnik.com/
  2. Blog edo orrialde pertsonal onena
    http://www.judithjauregui.com/
  3. Software librea ondoen sustatzen duen weba
    http://softwarelibre.deusto.es
  4. Euskara ondoen sustatzen duen weba
    http://www.euskaljakintza.com/
  5. Web-orririk erabilgarriena eta erabilerrazena
    http://www.funcionaparatodos.com/
  6. Merkataritza elektronikoko web-orririk onena
    http://www.carniceriadebarrio.com/
  7. Hiritarrentzako zerbitzuen web-orririk onena
    http://www.gipuzkoakomuseoak.net/
  8. Web-berrikuntzari saria
    http://www.gipuzkoamendizmendi.net/

Iirabazle horiez gain, edizio honek berritasun bat izan du: Internet&Euskadik emaniko Ohorezko saria. Horrek kausa handi baten alde borrokatzen diren pertsonak saritzen ditu, esaterako, gaixotasun arraroen aurkako ikerketak hedatzeko eta garatzeko ekimenen alde egiten dutenak.

Eta helburu horretarako, teknologia berriak oso garrantzitsuak dira, entzunak izateko zailtasunak dituztenei hitza ematen baitiete. Argumentu horiek aintzat hartuta, aukera honetan saria bi proposamen paregaberi eman zaie. Batetik, bihotzetik, gurasoek seme/alabarekiko duten maitasunetik eta horrek musikarekin duen lotura estutik, irtendako ekimen batentzat izan da saria. Hain zuzen, Mikel Renteria buru izan duen Walk On Project proiektuari buruz ari gatzaizkizue, eta haren http://www.walkonproject.org/ web-orriaz. Bestetik, omenduaren zailtasun fisikoak gorabehera, bizitzaz beteriko beste proiektu bat saritu da. Saria Mikel Truebarentzat izan da, bere http://blogs.vidasolidaria.com/mikelon/ blogagatik.